San Tomas egunean, abenduaren 21ean bazkide eta lagunentzako babarrun jana antolatuko da. Egun hortan beraz, elkartea eta sukaldea antolatutako bazkariarentzako egongo da soilik irekita.
Goizean zehar elkartea bisitatzeko aukera duten bazkideek txistorra eta sagardoa dastatzeko aukera izango dute.
Bazkaria 14:30tan hasiko da.
MENUA: Babarrunak sakramentuekin eta postrea.
KOSTUA: Bazkariaren kostua 15€ izango dira pertsona bakoitzeko. Honek janaria, mahai-zapia, esku-zapiak, eta bazkide zein bazkide ez den pertsonaren kostua barneratzen du.
Arduraduna izango den bazkideak, beti bezala ordaindu beharko ditu edandakoak (ardoa, sagardoa, ura, kafeak, pattarrak...) gastu orria eginez.
Bazkaria ere era berean ordaindu beharko da, horretarako ordenagailuko kontsumo orrian botoi berezi bat jarri dugu, bazkaria ordaintzeko. Botoi horri emanda, bazkide bakoitzak pertsona kopurua jarri eta beste gastu bat balitz bezala ordainduko du.
Justifikatu gabeko arrazoiengatik, izena emandako pertsonen batek kale egingo balu; bazkide arduradunak ordaindu beharko ditu pertsona horren bazkaria egiteko gastatutako 15€-ak.
MAHAI ERRESERBA: e-posta bidez egingo da (info@amaikak-bat.eus), eta bertan bazkarirako pertsona kopurua adieraziko da (gehienez 10/12 gonbidatu) abenduaren 7a baino lehen. Izen emateak tokia bete arte onartuko dira.
BAZKARI ETA ZERBITZUAREN ANTOLAKETA:
Bazkide bakoitzaren ardura izango da:
- Sukaldetik babarrun lapikoak eta sakramentu erretiluak hartzea.
- Lagunei babarrunak zerbitzatzea.
- Mahai gaineko gauza guztiak jaso (edalontzi, kopa, plater...) eta dagokion tokian txukun gordetzea.